Bienvenido a la web Herrerako Mendizaleak
Hasiera Web Mapa Castellano
ELKARTEA
Nor gara
Non gaude
EKITALDIAK
Ibilaldiak
ZERBITZUAK
Liburutegia
Material alokailua
Eguraldia
GPS
Berriak
ONLINE
Harremana
Komentarioak
Loturak
Iragarkiak
EREMU MUGATUA
Izena:  
 
Gakoa:  
SARTU
Quienes Somos

Mendi-Zaleak Mendi Elkartea 1961eko otsailan jaio zen Herrera auzoan. Orduz geroztik, elkarte guztietan bezalaxe, bere gorabeherak bizi izan ditu elkarteak. Klubak ere eraldaketak bizi izan ditu urteotan, oro har jendartean eta zehazki mendiko kirolek bizi izan dituzten bezala. Baina bere filosofiak berdina izaten jarraitzen du: bere ahaleraren arabera kirol honen praktikatzea sustatu eta aukeragai jarri.

Horretarako, gure geldialdi-base propioa daukagu, hain zuzen ere, José Elosegui Hiribideko 128. zenbakian aurki daitekeen lokal soziala. Bertan elkarteko bazkideek, lokalaren erabilpenaz gain, mapa eta liburu ugariz hornitutako liburutegia eta mendizaleen interesako material ugari aurki dezakete erabilgarri..

Urtero, ekintzen egutegi bat osatzen da elkartean, nagusiki Pirineoetatik eta Euskal Herriko mendietara hilabetero irteerak eginaz, eta noizen behin Picos de Europa edo Guadarramako mendilerrora mendi-irteerak antolatzea bezalakoak.

Urtero ere, Kasares Kultur Etxearen laguntza medio, ikusentzunezko emanaldia oinarri nagusitzat dituen Mendiaren Astean antolatu ohi dugu. Orain dela hamar urtetik, izen eta ospe handiko mendizaleak izan ohi ditugu gurean euren esperentziak konpartituz. Era berean, munduko leku ugaritan izan ohi diren lagunei ere bertan jasotako diapositibekin emanaldiak eskaintzeko aukera eman die elkarteak..
Honako hau, aurkezpen xume bat besterik ez da. Gurekin harremanetan jartzera animatu eta gonbidatzen zaitugu.

Diseñado y Desarrollado por ServiWebTfe
 
   
HARPIDETU
Federa zaitez
 
   
Egin zaitez bazkide orain!
Herrerako Mendizaleak. José Elosegi Hiribidea 128. 20017 Donostia-San Sebastián
Federatu