Bienvenido a la web Herrerako Mendizaleak
Hasiera Web Mapa Castellano
ELKARTEA
Nor gara
Non gaude
EKITALDIAK
Ibilaldiak
ZERBITZUAK
Liburutegia
Material alokailua
Eguraldia
GPS
Berriak
ONLINE
Harremana
Komentarioak
Loturak
Iragarkiak
EREMU MUGATUA
Izena:  
 
Gakoa:  
SARTU
Berriak
2006/06/20 - UDAN PIRINIOETAN IBILTZEKO IKASTAROA
  EGUNAK: 2006ko uztailak 8 eta 9 LEKUA: PIEDRAFITAKO ZIRKUA NORENTZAT: goi mendietan ibiltzen hasi nahi duten mendizaleak HELBURU NAGUSIA: Orientatzea eta autonomiaz nahiz segurtasunez ibiltzea goi mendietan, eta zailtasunen bat duten oztopo zehatzak gainditzeko gai izatea. IKASLE KOPURUA GEHIENEZ: 35 MAILA: HASTAPENA RATIOA: Irakasle bat 5 ikasleko IKASTAROAREN EDUKIA: - INGURUNEA: Arrisku objektiboak eta arrisku subjektiboak - EKIPOA: Arropa, oinetakoak eta osagarriak - LARRIALDIAK: Lehenbiziko laguntzen oinarri nagusiak - ORIENTAZIOA: Mapa eta iparrorratza - PLANGINTZA: Jarduera kalkulatu, arriskuak baloratu (zailtasuna, meteorologia etab.) - IGOERA: Gaitasunaren araberako igoera bat egin EGITARAUA: -1. Eguna: Uztailak 7, osteguna; bilera Kirol Etxean 2. Eguna: Uztailak 8, larunbata; bidaia egin eta Respomusoko aterpera igo; arratsaldean teoria eskola 3. Eguna: Uztailak 9, igandea; inguruko mendi batera igo, ikasitakoa praktikatuz PREZIOA: - Ekainaren 22a baino lehen izena emanda (egun berean ez): 115.€. - Ekainaren 22tik uztailaren 5era izena emanda (biak barne): 138€. Prezioaren barne daude: Respomusoko aterpean ostatua, mantenu erdian Ikastaroaren edukia jasotzen duen txosten teknikoa GGMEren material teknikoa erabiltzeko aukera Joan-etorria autobusean Parte-hartze agiria. Prezioaren barne EZ dago: Mendian jateko janaria NORBERAREN GAUZAK: Lozaku arina Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, euritako jantzia, polainak, krema Motxila, kantinplora Pioleta Plakako iparrorratza OSO GARRANTZITSUA Derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea. FEDME txartela ere beharrezkoa da, aterpearen deskontua aintzat hartuta baitago matrikularen prezioan. Txartelik izan ezean, aparte ordaindu beharko da aldea. Behar beste jendek izena ematen ez badu (20), autoetan joango gara, eta autobusaren zenbatekoa itzuli egingo da. OHARRAK -. Ikastaroaren Zuzendaritzak ahalmena izango du egitaraua aldatzeko eguraldiagatik edo beste zernahigatik -. Ikastaroaren Zuzendaritzak ahalmena izango du baldintzak edo diziplina arauak betetzen ez dituzten ikasleak ikastarotik kanporatzeko. -.GGMEk ikasleen eskura jarriko du material teknikoa. Izena emateko orria betetzean adierazi beharko dute ikasleek zer behar duten. Ikasle eta irakasle guztien bilera Kirol Etxean (Anoetako estadioa) egingo da, uztailaren 6an, 20:15ean, ikastaroaren xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Bilerara joaterik ez duen ikasleak zuzendariarekin hitz egin beharko du. Ikastaroaren zuzendaria: JORGE MALLES EGUIZABAL Telefonoa:690 670 050 IZEN EMATEAK eta INFORMAZIOA: Gipuzkoako Mendizale Federazioa Anoetako Estadioa • 20014 Donostia Tel: 943 461 440 * Fax: 943 474 574 * e-mail: federatuak@gmf-fgm.org Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 11:00etatik-14:00etara eta 17:00etatik-20:00etara Matrikularen ordainketa honako kontu korronte honetan sartuz egingo da: CAJA LABORAL: K/K Zb. 3035.0060.41.0600056348 Gipuzkoako Goi Mendi Eskola –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––– Oharrak: - Izen ematea ez da ontzat hartuko diru sarreraren txartela aurkeztu arte. - Ikastaro honetan izena emateak araudia eta irakasleen esanak betetzera behartzen du. - Gerta daitekeen edozein zalantza ikastaroaren Zuzendaritzak argituko du. - 65% 15 ETA 21 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO BEKA (Euskal Mendizale Federakunde barruan federatuta dauden gazteentzako Sustapen Egitaraua). (Egilea:Gipuzkoako Federazioa)
Diseñado y Desarrollado por ServiWebTfe
 
   
HARPIDETU
Federa zaitez
 
   
Egin zaitez bazkide orain!
Herrerako Mendizaleak. Josι Elosegi Hiribidea 128. 20017 Donostia-San Sebastiαn
Federatu